Gimnasia akrobatikorako taldea sortu nahi da aurten Hernanin, eta ostiral honetan, 17:00etatik 18:00etara egingo da aurreneko entrenamendua. Taldea denentzako irekia bada ere, mutilei egin diete deia, bereziki. Izena eman daiteke: hernanigee@hotmail.com edo 688 688 444, eta informazioa, www.hernanigimnasia.com.