Bisita gidatua gaur debalde, Kaxkoan barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

Gaurkoan Hernaniko hirigu­ne historikoa ezagutzeko au­ke­ra izango da, debalde, V. Ba­kai­lu Astearen bueltan; 11:30e­tan Biteritik abiatuko da bi­si­ta, eta ez da izena eman be­har. Gaztelaniaz izango da.
Urriaren 23an, berriz, eus­ke­raz egingo da bisita; ho­rre­ta­rako izena eman behar da.

Uztartze afaria, Albaolara bisita eta lehiaketa
Bestalde, urriaren 21ean sa­gar­do eta bakailu uztartze afa­ria egingo da Iparragirre sa­gar­dotegian (erreserbak, 27 eu­ro­an: 943 55 03 28/943 33 73 70).
Era berean, Albaolara bisita egingo da urriaren 19an, eta ba­kailua pil-pil eran pres­ta­tze­ko lehiaketa, urriaren 23an. Az­ken hauetan izena emateko: 943 33 70 28 (goizez) edo gurutze-a@hernani.eus.
Azkenik, urriaren 21era arte mar­txan izango da ta­ber­ne­tako bakailu pintxo lehiaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!