Familia arteko ginkana, motorrak berotzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

25 urte bete ditu aurten Xa­gu­xar Aisialdi Taldeak, eta hori ospatzeko, bi ekintza berezi antolatu ditu urriko bi larun­batetan. Aurrenekoa la­run­­bat honetan izango da, fa­milia arteko ginkana egin­go dute; bestea, datorren larun­batekoa, izango da urteurre­neko festa haundia.

Larunbateko zita, Joseba Barandiaran plazan
Lehenengo ekintza, larunbat honetakoa, izango da gin­ka­na familiarra. Arratsal­de­ko 17:30etatik aurrera, Joseba Ba­randiaran plazan jarri du­te zita. Eta bertatik abiatuz hainbat proba egin beharko dituzte herrian zehar. Horre­tarako, sei la­guneko taldeak osatu beharko dituzte, beti­ere, bi heldu eta lau haurrez osatutakoak. Parte hartzeko, larunbatean bertan bertara­tzearekin nahikoa izango da.

Datorren astean, Urteurren Jaia
Baina momentu berezienak da­­to­rren larunbatean bizitu­ko dituzte Xaguxar taldeko ki­deek. Orduan egingo dute Urteurren Jaia, egun osoko festa haundia.
Ekintza desberdinez gain, bazkaria antolatu du Xagu­xa­rrek egun horretarako, adin guztietako lagunentzat. Ber­tan bazkaltzeko txartela bes­terik ez da beharko. Salgai egongo dira Ikatzan, Astia­rran eta Kiroldegian: hau­r­rek, 10 euro; helduek, 15.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!