‘Pa amb tomàquet’, udaberrian landatutako tomateekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

Baratza proiektuari ekin zion Astigarragako Herri Es­ko­lak duela urte batzuk, eta egitasmo horren bueltan, baratza txiki bat dute es­kolako jolastokian bertan. Joan den udaberrian toma­teak landatu zituzten ikas­leek, eta horiek dagoeneko hazi direnez, uzta jasotzea egokitu zaie orain.
Ondoren, bertan jasota­ko­arekin eta etxetik eka­rritako hainbat tomate­rekin, pa amb tomàquet Kataluniako jakia prestatu zuten Lehen Hez­kun­­tzako 4. mailakoek. 
Aurreko ostegunean,  ikas­­­le eta irakasle guztiek izan zuten dasta­tzeko auke­ra jolastokian, hamaiketako moduan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!