Asteburu gazi-gozoa, moreek

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

Sentsazio gazi-gozoekin ha­si zuten asteburua Mun­da­rro­ko mutilek. Jaieguna zela aprobetxatuz, ostiralean izan zuten zita mutilen erregional mailako bi taldeek. 
Trintxerpera egin zuten txangoa Gorengo mailakoek, eta esku hutsik bueltatu ziren etxera, 1-0 galduta. Bigarren taldeak, Erregionaletako 1go mailan jokatzen duenak, 3-2 irabazi zuen Donostiako Asoleus taldearen aurka. 

Baloiaren jabetza bai, baina golik gabe
Hasiera kaxkarra izan zuten Gorengo mailako moreek, bigarren jokaldian gola sartu baitzuten aurkariek, Trin­txerpeko mutilek. Baina hori izan zen norgehiagokako gol bakarra.
Hortik aurrera, segituan erantzun zuten astigartarrek, eta gola sartzera joan ziren hauek ere, baina ez zuten lortu: Beñatek gola sartu eta momentuan deuseztatu zuen ar­bitroak, linearrak hala adie­­razita.
Dena den, bere alde zuen partidua Mundarrok. Gehie­netan, baloi altuetan na­gusitzen ziren Oier eta Beñat; besteetan, berriz, erreboteak irabazten zituzten moreek. Baina ez zuten golik sartzea lortzen, nahiz eta aukerarik ez zitzaien faltatu.
Hala joan ziren atse­denera, eta bueltan, bigarren zatia nahiko parekoa izan zen: Trintxerpek kontra­erasoa bilatu zuen, baina moreek izan zuten baloiaren jabetza, nagusiki. Punteria okerragatik, batzuetan, eta arbitroaren erabakiengatik, besteetan, ezin izan zuten punturik etxeratu.

Etxetik kanpo, hurrengo zitak
Zarkumendegitik kanpo joka­tuko dute asteburu honetako jardunaldia Mundarroko au­rre­neko bi taldeek. Zubietan jokatuko dute Gorengo maila­koek Deustoren aurka; eta Usurbilen izango dira, Erreg­ional lehenengo maila­ko mutilak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!