Sagar Uztako argazki onenei saria eta erakusketaren inaugurazioa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

Etzi, ostiral honetan, jasoko dute saria Sagar Uzta Jaiko IX Argazki Rallyko irabaz­leek. Arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da epaia, Kultur etxean, bere­ziki horretarako prestatu duten sari-bana­keta ekital­dian.

Hiru saridun
Guztira, hiru sari ba­natuko dira: bilduma onena, biga­rren sailkatua, eta publiko­aren saria. Dena den, denek opari bera jasoko dute: bertako produktuen sorta bat.

Publikoaren saria, aurtengo berrikuntza
Hiru sarietako bat, Publiko­arena, nobedadea da aurten. Herritarrek argazki hobere­na aukeratzeko aukera izan­go dute. Horretarako, Sagar­doaren Lurraldearen Insta­gram kontuan parte-har­tzaile bakoitzaren ar­gazki bana jarriko dute, eta ‘atse­gin dut’ gehien dituenak eskuratuko du saria.
Beste biak, aldiz, Sagar­doetxeako zuzen­dari­tzak eta bi argazkilari profesionalek osatzen duten epaileak era­bakiko dituzte.

Erakusketa, urriaren 30era arte
Ekitaldiaren ondoren, Sagar­doetxean urriaren 30era arte jarriko duten erakuketa inauguratuko dute. Bertan sar­idunen argazkiez gain, parte-hartzaile bakoitzaren argazki bana ikusi ahal izan­go da. Sagardoetxearen ordu­tegian egongo da ikusgai erakusketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!