Auzoko Festa bihar, bertako produktuak dastatu eta ingurua girotzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Festarik festa dabil Ereñotzu, Udazken Kulturalean bete be­tean sartuta. Umeen Jaia egin zuten aurreko larunbatean, eta bihar, haur zein helduek goza­tzeko moduko Auzoko Festa egingo dute, frontoian. Arra­tsal­deko 17:00e­tan ha­si­ko da festa, eta iluntzera arte luzatuko da.

Bertako produktuak, baita lehiaketa ere
Bertako produktuak izango di­ra Auzoko Festaren protagonista haundiak. Frontoia postuz beteko dute, eta bertan saldu ahal izango dira produktuak. Horien artean, Auzo Uda­lak garrantzia berezia eman nahi izan die auzotarren postuei. 

Goizeko 09:30etan jarri dute zita gaur, Albaolara joateko.

Horrez gain, sagardoa ere dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita ne­gu honetako aurreneko gaztain erreak jateko aukera ere.
Bukatzeko, patata tortilla lehiaketa ere egingo dute. Par­te hartu nahi duenak arratsaldean zehar patata tortilla eraman besterik ez du, eta bertako produktuez osatutako saskitxoa irabazteko aukera izango du!

Nahi duen guztiak parte hartu dezake biharko patata tortila lehiaketan.

Albaolara bisita gaur, ereñotzuarrek
Bestalde, Albaolara egingo dute bisita gaur: museoa ikusi, itsasontziz badian barrena ibili eta denek batera bazkalduko dute. Aurrez txartelak erosi dutenek, 09:30etan jarri dute zita irteerarako. Eta handik, kotxez edo trenez abiatuko dira Trin­txerpera.
 

Emanaldia eta afaria, gaur zortzi

Datorren astean ere, ez da ekin­tzarik faltako. Txirritaren heriotzaren bueltan, Bertso ja­rri musikatuen emanaldia egin­­­go dute frontoian, arra­tsaldeko 19:00etan hasita. Ber­tan, Eñaut Agi­rrek eta Ere­ñotzuko musi­ka­riek (Imanol Kamio, Txus Aranburu...) Txi­rri­taren bertsoak kantatuko dituzte musikaz lagunduta. Horretarako bereziki hautatutako bertsoak entzungo dira.
Ondoren, afaria izango da frontoian, Basetxerri Elkar­tearen eskutik. Joan nahi duenarentzat, txartelak Hernani­ko Tripontzi tabernan eta Auzo Udalean daude salgai: helduek 25 euro, eta haurrek 12.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!