Memelius Jauna proiektuak euskerazko interneteko memeak sortzea dauka helburu; hau da, ideia bat azaltzeko behin eta berriro errepikatzen den elementuarekin osatutako multimedia elementua. Proiektua sortu ahal izateko, crowdfounding, diru-bilketa kanpaina jarri dute martxan, eta behar adina jasoz gero, gainontzekoa Pausoka elkartearentzat, behar bereziak dauzkaten haurren gurasoen elkartearentzat izango da. Laguntzeko: https://eu.goteo.org/project/memelius-jauna.