Egun batez sagardogile izateko aukera haurrek, ‘Hip Hip Urri!’ proiektuaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

Eskaintza berezia luzatu du Sagardoetxeak urriko aste­buruetarako. Hip Hip Urri!-October Children europar eki­menaren barruan, Izan sa­gar­dogile egun batez! tailerra antolatu du, haur eta hel­duek parte hartu dezaten. 
Ordubeteko saioan zehar, bertaratzen diren familiek sagardogileek udazkenean egiten duten lana ezagutuko dute eta sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte hartuko dute: sagarrak kiz­kiarekin bildu, pisoiekin jo, prentsatu, eta horrela egin­dako muztioa dasta­tzeko au­kera izango dute. 

Ordutegi aukera zabala
Hiru asteburu daude, orain­dik, ekintza bereziaz goza­tzeko, eta horretarako, ordu­tegi zabala proposatu du Sa­gar­doetxeak. 
Larunbatetan, goiz eta arra­­tsaldez izango dira sa­ioak: 11:00etan, 12:00etan, 13:00­etan, 16:30etan, 17:30e­tan eta 18:.30etan. Igan­de­etan, aldiz, goizeko saioak bakarrik izango dira, ordu­tegi berean.

Erreserba, aurretik
Data edozein dela ere, taile­rretan parte-hartzeko derri­go­rrezkoa izango da aurrez erreserbatzea. Horretarako, Sagardoetxearekin jarri be­har­ko da harremanetan: 943 55 05 75 edo info@sagar­doetxea.com. Prezioa: hau­rrek, debalde; helduek, 4 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!