Asteburu honetan hasita, hainbat ekitaldi egitekoak ziren Hernanin, 1936ko urrian tropa frankistek Hernanin fusilatutakoak gogoratzeko. Baina atzeratu egingo direla jakinarazi du Udalak.
Bi ekitaldiak, atzeratuta
Besteak beste, iganderako hilerrian ekitaldia zegoen deituta, Oroimena berreskuratuz, aitortza, 1936ko gerra eta lehenengo frankismoko biktimen aldeko ekitaldiak izenburupean. Bestalde, hurrengo asteazkenean Trabajadoriak dokumentala jartzekoak ziren, eta segidan, hitzaldia zegoen antolatuta.
Ekitaldi guztiak azarora atzeratuko direla azaldu du Udalak, eta datak zehaztean, jakinaraziko duela.