Aurkezpena eta Bideo Foruma, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 11a, 02:00

Beldur Barik programa, indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendua, iritsi da Hernanira, eta hainbat ekintza izango dira. Besteak  beste, ikus-entzunekoen lehiaketa jarri da martxan, eta hau aurkezteko saioa izango da ostiralean, 18:00etan Gaztelekuan. Era berean, bideogintza tailerra emango da larunbat honetan eta hilaren 21ean, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!