Maiatzean jarri zen martxan Hernani Erabaki parte-hartze prozesuaren hirugarren edizioa, eta laugarren fasea hasteko zorian dago; proposamenak aukeratzeko fasea, azkenekoa, hain zuzen.
Baina fase hori astebete atzeratuko dela jakinarazi du Aztikerrek, «jasotako proposamen kopurua Udal mailan kudeatzeko zailtasunak» izan direlako, bereziki. Horrela, proposamenak aukeratzeko epea datorren astean irekiko da, eta ez honetan. Era berean, epea azaroaren 13ra arte luzatuko da.
Etxeetan jasoko dira proposamenak, eta internet bidez edo herrian jarriko diren buzoietan bozkatu ahal izango da.