Haurrentzako irteera bat eta BTT irteera bat prestatu ditu Mendiriz Mendik, asteburu honetarako. Haurrekin egitekoa, Urdiain herritik Santa Marina baselizara egingo dute, Sakanan, igandean. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta egun erdikoa izango da: 2 euro gaztetxoentzat, eta 6 euro helduentzat. BTT irteera, berriz, larunbatean bertan hasiko da. 10:30etan abiatuko dira, Hernanitik Astitzera, Leitzan bazkaldu eta Astitzen gaua pasata; eta igandean egingo dute bueltako bidea, bizikletan hori ere.