Etxebizitza Batzordea sortu du Udalak, hainbat herritarrekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 1a, 02:00

Udalak argitaratu duen pren­­tsa oharrean azaldu duenez, etxebizitzaren alorra ez dute landu azken urteetan. Ho­ri horrela, Etxebizitza Ba­tzor­dea martxan jartzea erabaki dute «Udalak sortu du eta hainbat herritarrek hartu dute parte».

«Biztanleria jaitsieraren arrazoietako bat da etxebizitza falta»
Herriko biztanleria jaitsi egin da azken urteetan, eta Udalak dio etxebizitza falta dela arrazoietako bat: «falta baino ge­hia­go, eskaintzan etxebizi­tzar­ik ez egotea da arazoa; infor­ma­zio falta, prezio garestiak...».

Inkesta prestatzen
Azaldu dutenez, gai hau lan­tzeko asmotan, inkesta bat prestatzen ari dira: «helburua da gai hau, eta bide batez, beste gai ba­tzuk lantzea, Goizue­ta­ko etorkizunaren eta beharren inguruan».
Horretarako, etxez etxeko dinamika jarri dute martxan: «urrian hasi eta gehienez abendura arte luzatuko da. Herritarrekin egin nahi diren aurrez aurreko hizketaldi horietan, jendearen prestutasuna eta konfiantza eskatzen dira, batez ere, Udalarentzat eta herritarrentzat oso baliagarriak izango direlako herritarrek ematen dituzten erantzunak».

«Beharrei erantzuten ahaleginduko gara»
Galdeketa guztiak eginda eta  ondorioak atera, herritarren beharrei erantzuten ahaleginduko dela azaldu du Udalak. Era berean, jakinarazi dute, herritar guztiei abisatuko zaiela batzordeko kideren batek beraiekin bildu nahi duenean; bitartean lasaitasuna eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!