Txirrita hil zela 80 urte bete diren honetan, Ereñotzun hainbat ekitaldi ari dira izaten. Urteurrenaren bueltan antolatuta zuten gaurko Bertso jarri musikatuen afari emanaldia. Azaldu dutenez, ekitaldia atzeratu egin dute, eta datozen egunetan jakinaraziko dute fetxa berria. Aurreikusi bezala, emanaldia Eñaut Agirre eta Ereñotzuko musikariekin izango da.