Familia arteko ginkana gaur zortzi, herrian zehar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Bi zita, bi festa antolatu ditu Xaguxar aisialdi taldeak, hilabete honetan, bere 25garren urteurrena ospatzeko; hurrengo bi larunbatetan, hain zuzen ere: urriaren 15ean ginkana familiarra, eta urriaren 22an Urteurren Jaia.

Bi heldu eta lau haurrez osatutako taldeak, ginkanan
Familia arteko ginkana egin­go dute gaur zortzi, arra­tsaldean. Joseba Barandiaran plazan izango da, 17:30etan hasita. Herrian zehar egingo dute, hainbat proba burutuz, eta sei laguneko taldetan ariko dira partehartzaileak; bi heldu eta lau haurrez osatutakoak.
Ez da beharrezkoa izango aurrez izenematea; nahikoa da egunean bertan egitea. Baina aurretik jakinarazi nahi duenak, emailez bidali ditzake izenak: info@xaguxar.org.

Urteurren Jaia, hilaren 22an
Eta hurrengo larunbatean, hi­la­ren 22an, Urteurren Jaia ospatuko dute Foru Plazan, egun osoko festarekin. Saltoka pasako dute goiza haurrek, in­txa­bleekin, ohe elastikoekin eta jumping atrakzioarekin. 11:00e­tatik 13:30etara izango dute aukera
Gero, bazkaria egingo dute, adin guztietako lagunentzat. Txartelak salgai egongo dira Ikatza eta Astiarra tabernetan, eta kiroldegian: haurrek, 10 euro; helduek, 15 euro.
Arratsaldean ere, jolaserako tarte zabala izango dute haurrek, intxable, ohe elastiko eta jumping artean 15:30etan hasi eta 18:00etara arte.
Eta ondoren, dantzaldiarekin itxiko dute Urteurren Jaia, 18:00etan, DJonen eskutik.

Kamixetak salgai, 10 euroan
Bestalde, urteurreneko kamixetak ere egin ditu Xaguxarrek, eta salgai dauzkate 10 euroan. Bi egun horietan ere izango da aukera, kamixeta erosteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!