Euskaldunon hizkuntza eskubideak eta jokabideak aztergai gaur, Estitxu Eizagirrek eta Garbiñe Petriatik

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 10a, 02:00

Hizkuntza bat gutxitua denean, askotan hitz egiten da hiztunek dituzten eskubideei buruz, jokabideak egokiak ote diren... Euskara Ari Du egi­tasmoaren barruan, honen inguruko hitzaldia emango dute gaur Estitxu Eizagirrek eta Garbiñe Petriatik, Argiako zuzendaria aurrenekoa, eta Behatokiko zuzendaria bestea.  Euskaldunon hizkuntza esku­bideak eta jokabideak. Zeren zain gaude? izenburua jarri diote hitzaldiari. Biterin izango da, 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!