Hemen da Bakailu Astea. Gaur hasi eta bi asteetan zehar hainbat ekimen izango dira herrian, bakailuaren bueltan.
Pintxo lehiaketan 22 taberna
Tabernetako pintxo lehiaketa martxan da. Gaurtik hilaren 21era bitartean, lehiaketan parte hartzera animatu diren tabernek edizio honetarako zein pintxo prestatu duten probatzeko aukera izango dute herritarrek. Hauek dira aurten animatu diren tabernak: Aralar, Atxiki, Atxur, Deportivo, El Caserio, Goiz Argi, Gunea, Guria, Herriko Etxea (PSE-EEren egoitza berrian), Horbel, Joxe Mari, Karrero, Kitto, Kixkal, Oindi, Rioja, Rufino, Tamer, Tripontzi, Txilibita, Txoko kafe bar eta Zumitza.
Menuan ere, aukeran
Pintxoan bakarrik ez, menuetan ere bakailuaz gozatu nahi duenak izango du aukera gaurtik hilaren 23ra arte. Errioguarda-Enea, Iturralde eta Saretxo jatetxeetako karta eta menuetan bakailua izango da aukeran.
Bestalde, egun hauek girotzeko asmoz, erakuslehio tematizatuak margotu dituzte hirigune historikoan barrena Sofia Arostegik eta Jon Zabaletak.
Bi sukaldaritza tailer
Eta probatu bakarrik ez, sukaldatu egin nahi duenak ere, Basque Culinary Centerreko sukaldaria izango du maisu. Bi tailer antolatu dituzte, urriaren 13 eta 14an. Izena eman behar da.
Irteerak, herrian barrena eta kanpoan
Bisita gidatuek ere badute lekua Bakailu Astean. Herrigunean bisita gidatua egiteko aprobetxatu nahi duenak, hilaren 12an izango du gaztelaniazko bisita, goizeko 11:30etan hasita (ez da erreserba egin behar); aldiz, bisita euskeraz egin nahi duenak urriaren 23an izango du aukera, 11:00etan; izena eman behar da.
Hernanitik kanpo ere antolatu dute bisita: Albaola Itsas Kultura Faktoria bisitatu nahi duenak aukera ederra du Bakailu Astean; urriaren 19an antolatu dute irteera. 16:30etan atera eta Trintxerpetik barrena joango dira Albaolara, txalupan. Kasu honetan ere, izena eman behar da.
Urriaren 21erako berriz, bi plan antolatu dituzte: batetik, rockaleanekin kale animazioarekin iluntze ederra pasatzeko aukera. Eta bestetik, bakailu eta sagardo uztartze afaria Iparragirre Sagardo Gunean; 21:00etan izango da, eta aurretik apuntatu behar da.
Festa, errematerako
Bukatzeko, Bakailu Asteari agur esateko, festa antolatu dute: bakailua pil-pil eran lehiaketa, sari banaketa, pintxoak, sagardoa... izango dira aukeran Atsegindegin 11:00ak eta 14:30ak bitartean.
Izen emateak
Tailer, irteera, lehiaketa eta abarretan izena emateko: 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.eus. Iparragirre sagardotegiko afarirako erreserba egiteko, telefonoz deitu: 943 55 03 28/943 33 73 70.