Udazkena garai preziatua izaten da Goiz Eguzkiko lagunentzat, bidai ederren bat egiten baitute urtero sasoi honetan. Oraingo honetan Galizian izanak dira. Iraila erditik bukaerara egin zuten irteera, eta gustura asko ibili ziren bazterrak ezagutuz; argazkia A Coruñako Hercules dorrea ezagutzen ari zirela atera zuten.