Doberako bazkideek erabakiko dute Gabonetako loteria jokatu ala ez

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 9a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak Gabonetako loteriaren partizipazioak saldu izan ditu azken urteetan. Maiatzean egin zen Bazkideen Ohiko Batzarrean ordea zalantzan jarri zen Doberak Gabonetako loteria saldu beharko ote lukeen. Hori horrela, erabaki zen bazkideek bozketa bidez erabakitzea datozen urteetan zer egin.
Doberak azaldu duenez, loteria saltzearen arrazoia da dirua lortzea: joan den Gabonetan 516,26 euro lortu ziren. Bozketan Gabonetako loteria saldu edo ez saldu erabakiko dute bazkideek. Era­baki bat hartu ahal izateko 25 bazkideen gutxienekoa jarri du Doberak. Bazkideek bozketan parte hartzeko bi modu dituzte: dobera@dobera.eus helbidera idatzita edo La­rramendi 11 zenbakian duen egoitzatik pasata. Urriaren 18ra arte izango da aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!