Bazkarirako izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 9a, 02:00


Talde guztiak aurkezteko asmoarekin eskubaloi taldeak bazkaria antolatu du urriaren 22an. Helburua da lehendabizi aurkezpena egitea; ondoren bazkari eder baten bueltan elkartuko dira; eta bukatzeko, sorpresak izango dira. Izena eman nahi dutenek gaur dute azken eguna: Kiroldegian eman dezakete klubeko kideei galdetuta edo hernanieskubaloia­@­gmail.com helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!