hotzikarak diskoarekin etorriko dira Milagrosara ostiralean, Petti eta Etxeko Uzta. Hernani´n Musika ekimenaren barruan antolatu dute kontzertua. Azaldu dutenez, Hotzikarak diskoan estilo askotako kantuak dituzte: «badira oroimenean harramazka egin eta sentipen garratzak berpizten dituzten kantuak. Eta badira, baita ere, leun barneratzen direnak, baita minak eta damuak osatzen laguntzen dutenak ere».
Pettik ahotsaren sakontasunaz eta heldutasunaz baliatu ohi da entzulearen erraietara iristeko; era berean, musika erabiltzen du zirraren katalizatzaile gisa.
Kontzertua Milagrosan izango da gaueko 22:00etan. Sarrerak salgai daude Biterin, 7 euroren truke.