Krossean izen ematea, motorrak berotzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 9a, 02:00

Txantxillako jai batzordea auzoko jaiak prestatzen ari da buru belarri. Urriaren 21 arra­tsaldean hasiko dira jaiak, eta urriaren 22a izango da egun haundia. Azken preparatiboen faltan, zabaldu dute krossean izena emateko epea.

Krossa, Santa Barbaran barrena
Txantxillako krossaren IV. edizioa izango da aurtengoa: 6,3 kilometroko ibilbidea du krossak, eta Txantxillako plazan hasi eta bukatu da, eta ibilbidea Santa Barbara mendian ba­rrena egingo dute ko­rrikalariek.

Nor izango ote da kanpaia jotzen aurrenekoa?
Lasterketa 10:30etan ha­siko da, eta ohi bezala, erronka berezi bat izango dute parte­hartzaileek: Santa Barbarako kanpaia jotzea. Goraino igo eta kanpaia lehenengo jotzen duenak sari berezi bat izango du. Eta noski, ohiko sariak ere banatuko dituzte lasterketa bukatzen denean.

Izena emateko epea, zabalik
Krossean izena eman nahi due­nak dagoeneko zabalik du epea herrikrossa.eus web­gu­nean, 3 euroren truke; egu­nean bertan ere izango da aukera, 5 euroan. Jai batzor­deak dei egin diete herritarrei parte hartzera.

Haurrentzako krossa, aurretik
Txantxillako krossaren berez­i­tasunetako bat izaten da, hau­rrek ere izaten dutela tartea bertan. Lasterketa nagusiaren aurretik haurrena izaten da, 10:15etan hasita. Txikiek aurretik ematen dute izena eta adinaren arabera, Plazari buelta bat edo bi ematen dizkiote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!