Donostiako 63 urteko gizonezko bat hilda aurkitu zuten atzo, Goizuetako malkar batean. Nafarroako Polizia Foralak Kronikari azaldu zionez, gertaera aztertzen ari dira.
Perritxiko bila atera zen
Gertaeren errepasoa hala egin zion atzo Kronikari Polizia Foralak: «atzo goizean Ertzaintzak desagertze baten denuntzia jaso zuen, eta hasieratik izan zen Goizuetan aurkitutako gorputza desagertutako gizonarena izan zitekeenaren susmoa. Aurreneko hipotesien arabera, perretxiko bila gerturatu zen Goizuetara, eta ustez, mendi magaletik bera erori zen. Bertara gerturatzea ez zen erraza izan, eta suhiltzaileek berreskuratu behar izan zuten gorputza. Desagertuaren kotxea topatu izanak alertan jarri zuen hasieratik Elizondoko Polizia Forala, eta ondoren aurkitu zuten gorputza». Polizia Judiziala eta Iruñako Polizia Zientifikoa gerturatu ziren gertaera lekura, eta gorpua Nafarroako Medikuntza Legalaren Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.