25garren urteurreneko erakusketarako, argazkiak uzteko deia

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

25 urte beteko ditu San Joan Konpartsak, datorren urteko ekainaren 27an, San Joan jaietako partehartzaile bezala. Horregatik, besteak beste, erakusketa bat jarri nahi dute, 25 urte hauetako argazkiekin, eta argazkiak eduki ditzaketenei luzatu diete deia, horiek utzi eta erakusketan jartzeko. Uzteko prest daudenek, Torres argazki dendara eraman beharko dituzte, urriaren 30era bitarte. Momentuan bertan eskaneatu eta itzuliko zaie argazkia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!