Hernaniko alderdi sozialistak Kronikara bidalitako prentsa oharraren bitartez «Hernaniko emakume batek jasandako sexu erasoa» salatu du: «erabat gaitzetsi eta salatu nahi dugu emakumeak sufritutako erasoa. Era berean, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu biktimari, eta berehala errekuperatzea desio diogu».
Gertaeren bilakaera
Prentsa oharrean joan den astelehenean gertatutakoaren berri ere eman nahi izan du alderdi sozialistak: «biktima bikote ohiaren etxera gerturatu zen, eta ustez, bisitak iraun zuen bitartean, indarkeriarekin erasotua izan zen. Ustezko erasotzailea atxilotua eta espetxeratua izan da».
«Indarkeria gertaera hauek emakumeen eskubidea urratzen dituzte eta ezin dira zigorrik gabe gelditu»
«Halako gertaerak ezin dira zigorrik gabe gelditu»
Alderdi Sozialistak oharrean dio, halako gertaerak ezin direla zigorrik gabe gelditu: «bide horretan gure konpromisoa berretsi nahi dugu. Indarkeria gertaera hauek, emakumeen eskubideak urratzen dituzte eta ezin dira zigorrik gabe gelditu».
Era berean, Hernaniko PSE-EEk azpimarratu nahi izan du 0 tolerantzia izan behar dela egoera hauen aurrean: «gizarteak, alderdi politikoek, instituzioek izan behar dugun jarrerak erakutsi behar du halako gertaeren aurrean 0 tolerantzia dugula».