Abesbatzaren emanaldia, ospakizunekin segitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

44 urte ez dira egunero be­tetzen, eta Goiz Eguzkiko la­gunek badakite hori. Ia mende erdia pasa da Jubilatu Etxeak ateak ireki zituenetik 1972ko urriaren 12an, Maribel Etxebe­rria Azpiazurena zen eraikina herriko jubilatuen etxe bilaka­tu zuten udaletxeak eta On­gintza Patronatuak. Inau­gu­razio ekitaldian, Euse­bio Iraola erretore jaunak bedeinkatu zuen egoitza, eta bertan izan ziren, baita ere, Jose Maria Setien Alberro, artean apez­piku laguntzailea zena; Altu­na alkatea; eta udaletxeko hain­bat ordezkari. Han bertan erabaki zuten Goiz Eguzki jubilatuen etxeko lehen Zu­zendaritza Ba­tzordea osa­tzea. 100 bazkide inguru zituen orduan Goiz Eguzkik; eta egun 2.000 inguru dira; Hernanin gutxi izango dira hainbeste bazkide dituzten talde edo elkarteak.

Ospakizunen astea
Esan bezala, nahikoa motibo badute ospakizunerako, eta ho­rretan ari dira azken egu­netan: kontzertua, ikas­taroa, zinea, jolasak... izan dira as­tean zehar. Eta gaurko jarri dute hurrengo zita: Goiz Eguz­kiko abesbatzak kontzer­tua eskainiko du, iluntzeko 19:00­etan hasita. Bihar bukatuko dute ospakizun sorta, Goiz Eguzkiko egoitzan baita ere, bazkari eder baten bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!