Hamar talde, Hip Hop egunaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Urtean zehar musika estilo ezberdinez gozatzeko aukera izaten da herrian, eta oraingo honetan, Hip Hop doinuekin disfrutatzeko aukera izango da. Molotoff Irratiak Hip Hop eguna antolatu du gaur, arratsalde eta gauean. Atsegindegin, 16:00etan hasiko da espektakulua, bost talderen eskutik: Graffitti, Breakdance Urban 13, DJ Nathan, DJ Sax eta Dj Txino.
Gorputza martxan jarri ostean, gaztetxerako bidea hartuko dute Hip Hop zaleek 22:30etan. Bertan izango dira eguna errematatzeko anto­la­tu dituzten beste bost kon­tzertuak: Calero LDN, Aduraspenas, El surko & Yeray Ruiz, Parasitos XXL eta Eguzkiaren semea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!