Laguntza eskaerak, urriaren 15era arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Duela gutxi hasi zuten ikasturtea etxeko txikienek,  eta horri aurre egitea erronka haundia izaten da familia guztientzat; baina, batez ere, hiru seme-alaba baino gehiago dituzten familia ugarientzat.
Horretaz aparte, fa­milia guztiek bezalaxe, aparteko hainbat gastu ere hartu behar izaten dituzte. Hori dela eta, zailtasun horiei aurre egin diezaieten, dirulaguntzak ematen di­tuz­te hainbat erakundek. Di­ru­la­guntza horietako bat, hain zuzen, aranoarrei eskaintzen zaie. 
Besteak beste, entzumen protesiak, premi­az­ko optikoak, ortopedia eta ortodontzi tratamenduak egin behar izan dituzten familia ugariek, laguntza ekonomikoa jasotzeko au­ke­­ra izanen dute aurten. 

Entzumen protesiak, optikoak, ortopedia eta ortodontzia tratamenduak lagunduko dira, diruz.

Eskaerak urriaren 15era arte, gaur zortzi arte, egin ahal izanen dira, eta horretarako, aranoarrek Gizarte Zer­bitzuetara jo beharko dute 948 51 08 40 telefonoaren bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!