Beste behin, hainbat ikastaro antolatu ditu Nafar Lansareak, Mendialdea Mankomunitatearen, Plazaola Partzuergo Turistikoaren eta Cederna Garalur Elkartearen laguntzarekin. Komertzio eta turismo arloko ikastaroak dira, Mendialdeako herritarrei zuzendutakoak batez ere; tartean goizuetarrei eta aranoarrei.
Izenematea dagoeneko irekita dago, eta datorren asteartera arte egonen da zabalik.
Aurreneko ikastaroa, urriaren 17tik aurrera
Urriaren 17ko astean hasiko dira ikastaro guztiak. Astelehen horretan izanen da aurrenekoa, Negozio kudeaketa, eta Leitzako udaletxean izanen dira saioak. Leku berean izanen dira Zerbitzuen eskaintza sortzeari buruzko saioak, eta Institutuan ere emanen dituzte bi ikastaro: Oinarrizko ofimatika eta Oinarrizko kalitateari buruzkoak. Azkenik, Marketing onlinea ere hizpide izanen da komertzio eta turismoari buruzko formakuntza saioetan; kasu honetan, ordea, Lekunberriko Plazaola Partzuergo Turistikoaren egoitzan izanen da ikastaroa.
Izenematea, urriaren 11ra arte
Ikastaro hauek egin nahi dituzten langile eta langabetuek, datorren asteartera arte daukate aukera izena emateko: emailez, jcejuelv@navarra.es; telefonoz, 848 425 834 edo 948 507 205; edota era presentzialean, Plazaola Patzuergo Turistikoan (Lekunberrin) edo Leitzako Udaletxean.
FORMAKUNTZA IKASTAROAK
Negozio kudeaketa
Urriak 17, 24, 31 eta azaroak 7 eta 14
09:30etatik 13:30etara
12 ordu
Leitzako Udaletxean
Zerbitzuen eskaintza sortzea
Urriak 18 eta 25, eta azaroak 8
09:30etatik 13:30etara
12 ordu
Leitzako Udaletxean
Oinarrizko ofimatika
Urriak 18 eta 25, eta azaroak 8
15:30etatik 17:30etara
30 ordu semipresentziala (6 ordu presentzial)
Leitzako Institutuan
Marketing online
Urriak 19 eta 26, eta azaroak 2, 9 eta 16
09:30etatik 13:30etara
20 ordu
Plazaola Partzuergo Turistikoan (Lekunberri)
Oinarrizko kalitatea
Urriak 20 eta 27, eta azaroak 3
15:30etatik 17:30etara
20 ordu semipresentziala (6 ordu presentzial)
Leitzako Institutuan