Goizueta eta Arano kide diren Cederna Garalur elkarteak, 5.997.990 euro jasoko ditu jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko departamentuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da kopuru hori.
Jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko erabiliko dute dirua Toki Ekintzen taldeek.
17 milioi euro, lau talderen artean
Cederna-Garalur taldeari bideratuko zaizkion 6 milioi euroak, Nafarroako beste hiru Toki Ekintzako Taldeek jasoko dituzten 11 milioiei gehitzen zaizkie. Denera 17 milioi euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak, 250 udalerrietan jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko asmoz; hain zuzen, aurreikusita dago 500 bat proiektu martxan jartzea eta 800 lanpostu sortu edota sendotzea aurreikusi du Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko departamentuak.
Cederna Garalur elkarteaz gain, dirua jasoko dute: Teder elkarteak (3.752.687 euro), Eder partzuergoak (4.182.819 euro), eta Erdialdea Garatzeko partzuergoak (3.027.642 euro).
Cederna-Garalur, Teder, Eder eta Erdialdea Garapen partzuergoak jasoko dute laguntza.
Leader ekimenaren barruan
Toki Ekintzako lau talde nafarrekin egindako hitzarmenak 2014-20 Landa Garapeneko Programaren (LGP) Leader ekimenaren barnean kokatzen dira, eta plan horrek 250 udalerri nafar hartzen ditu bere baitan.