Bi zita gaur, herriko pilotariek

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Astebururo bezala, oraingo honetan ere, bi zita dituzte goizuetar esku pilotariek. Aurre­neko partidua Donezteben izanen da gaur goizeko 10:00etan hasita. Ber­tan jokatuko da Nafarroako txapelketa, eta eskuz banakako kadeteetako final laurdenetan lehi­a­tuko da Umo­­­re Onako Antton Apeze­txea pilotaria, Zugarraldeko Lergaren kontra. 
Bestalde, gaur ere, arratsaldeko 16:30­­e­­­­­­­­tan hasita jokatuko dute Goizu­etako Iker Sala­berriak eta Erri­o­xako Pedro Ruizek, Ataun­go Zubi­za­rreta eta Alegiko Ira­zustaba­rre­naren kontra Errio­xako Alber­da herrian.

Aurreko asteko bi partiduak irabazi egin zituzten goizuetarrek.

Bi garaipen goizuetarrek, aurreko astean
Aurreko asteburuan, berriz, Umore Onako Aitor Aizkorbe pilotariak 18-4 irabazi zuen Ardoiko Rol­danen kontra, eta Iker Sala­berria goizuetarrak eta Pedro Ruiz errioxarrak osatzen duten bikoteak 22-11 irabazi zion Portugaleteko Riol eta Bartu bikoteari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!