Talde nagusiek atzo jokatuta, Mundarroko gazteagoek izango dute protagonismoa gaur, Zarkumendegin. Ohorezko kadeteek Beti Gazteren kontra jokatuko dute 12:15etan, eta aurretik ariko dira infantil txikiak, Trintxerperen kontra, 10:30etan. Lehenengo mailako jubenilak, berriz, Andoaingo Ubitarten ariko dira, Euskaldunaren kontra, 15:30etan. Eta lehenengo mailako kadeteek, azkenik, Berion jokatuko dute 09:00etan, Luberriren kontra.