Hurrengo astetik martxan, Gurasolagun eta Mintzalagun egitasmoak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Hurrengo astean jarriko dituzte martxan Astigarragako AEKn, Guraso­lagun eta Mintzalagun egitasmoak. Urriaren 19an aurkeztuko dute Gurasolagun, ikastolako aretoan, 16:30etan. Mintzalagun egitasmoa, berriz, AEKren lokalean (Nabarra Oñatz kalean), aurkeztuko dute: asteazkenean, 09:30etan, eta ostegunean 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!