Sagardo berria, XV. mendeko tolare batean egina

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Aurten ere ospatuko dute ate irekien eguna, Petritegi sagardotegian. Urriaren 30ean izango da, goizetik arratsaldera luzatuko den programarekin.
Aurrena, bertako sagastian sagarra bilduko dute, sagardo desberdinak dastatuko dituzte, muztioa egin, eta baita probatu ere. Baina izango da berrikuntzarik. Aurten, XV. mendeko tolare batean egingo dute sagardoa. Berta­ratzen direnek, aukera izango dute prozesu guztia zuzenean ikusteko eta parte hartzeko. 11:00etatik 13:00etara izango da hori. Gainera, Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak ariko dira bertsotan.
Gero, bertan bazkaltzeko au­kera ere izango da, eta haurrentzako menu desberdinak ere eskainiko dituzte. Eta arra­tsaldean, tailerrak eta karaokea izango dituzte haurrek, iluntzera arte.
Informazio gehiago: 943 45 71 88, www.petritegi.com, edo reservas@petritegi.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!