Irailaren 23an banatu zizkieten Cambridge azterketetako tituluak, London Akademiako 80 ikasleri; tartean Astigarragako Londonekoei. Idoia Gasteloiturriak, Euskal Herriko Cambridge Unibertsitateko ordezkariak, eman zizkien tituluak, Urnietako Salesiarren ikastetxean. Bertan egon zen, baita ere, Elihan Vazquez, Astigarragako akademiako ikasketa burua. Ekitaldiaren ondoren, luntxa eskaini zieten guraso eta ikasleei. Guztira, 150 ikaslek egin zituzten azterketak, ekainean eta uztailean, baina horietako batzuek ezin izan zuten ekitaldira azaldu.