Etzi bilduko da, urriaren 10ean, Astigarragako Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Jaiak Batzordea. Eguerdiko 13:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan, eta hamalau puntu landuko dituzte; besteak beste, dirulaguntzak, ikastolako lanak, kultur ikastaroetako izenemateak eta Santio jaietako balorazioa.