Sagarraren festa ospatu zuen Astigarragak, irailaren 25ean; IX. Sagar Uzta jaia, hain zuzen ere. Eta festaren barruan, Argazki Rallya ere antolatu zuen Sagardoetxeak. Egunean zehar makina bat argazki atera zituzten partehartzaileek, eta argazki bilduma bat aurkeztu zuen bakoitzak. Aurkeztutako bildumen artean, onenak aukeratu ditu Sagardoetxeak
Horiei, Sagar Uztako argazkilari onenei, saria emango die, ostiral honetan. Sagardoetxean egingo dute sari banaketa, arratsaldeko 19:00etan.
Aurreko urtean, Imanol Lorenzoren albumak jaso zuen aurreneko saria, eta Marian Martinenak bigarrena.
Ostiraletik aurrera, partehartzaile guztien argazkiak ikusgai, bi astez
Sari banaketa egiteaz gain, ostiralean bertan jarriko dute argazki erakusketa ere, Sagardoetxean bertan. Egunero izango da aukera, argazkiak ikusteko: astelehenetik larunbatera, goizeko 11:00etatik 13:30etara jarriko dute, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara; eta igandetan ere izango da aukera, goizeko 11:00etatik 13:30etara.
Bi astez egongo da erakusketa Sagardoetxean, urriaren 30ra bitartean. Eta bertan jarriko dituzte, Sagar Uztako Argazki Rallyko argazkiak: sarituen argazki bilduma osoa; eta lehiaketan parte hartu zuten guztien argazki bana ere bai.