Aranora igoera bizikletan, gazte nahiz helduek

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Urtero bezala, aurten ere Ara­nora egin dute igoera, Ere­ño­tzutik abiatuta. Lagun koadrila baten egunpasa zena, Udaz­ken Kulturaleko aurreneko ekintza bihurtu zen, eta urteak pasata, koadrila ederra elkartu ziren aurreko larunbatean, bakoitza bere bizikleta hartuta. 
Ereñotzuko plazan jarri zuten elkartzeko zita goizeko 11:00etan. Taldeko argazkia atera, eta semaforotik abiatu ziren Aranorantz bertaratutako gazte nahiz helduak. Eguer­di aldera iritsi, bertan bazkaldu, eta lagunartean eta kirol pixka bat eginez, egun borobila pasa ostean, buelta egin zuten Ereñotzura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!