Lanean ari dira dagoeneko, Hernaniko Arraun Elkartean, 2016-2017 denboraldia prestatzen. Eta «iazko emaitzak hobetzeko gogoz», bost entrenatzaileko talde teknikoa osatu du klubak: Xabier Zabala, neska jubenil eta seniorren prestatzailea; Jon Iruretagoyena, mutil jubenilena; Mikel Lersundi, mutil kadeteena; Ainhitze Kalonje, haur eta kadete mailako neskena; eta Xabat Pastor, haur mailako mutilena.
Beheko mailetako gaztetxoek, badaramazkite aste batzuk entrenatzen, gimnasioan zein uretan. Batelen denboraldia egingo dute denek, eta mutil jubenilek, baita trainerilletakoa ere, aurreko urtean bezala.
Nagusiak, azarotik aurrera
Neska jubenil eta seniorrek, berriz, azaroan ekingo diete entrenamenduei; irailean bukatu ondoren, atseden pixka bat hartzeko tartea izateko. Aurten ere, udako traineru denboraldia izango dute helburu nagusia, Xabier Zabalo eta Iñigo Herrero prestatzaileen eskutik.