Udalak zabaldu du Hernani Kuttuna izeneko argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketaren helburua da, 2017ko egutegirako hamabi argazki aukeratzea. Edonork hartu dezake parte lehiaketan, gehienez 5 argazkirekin. Hori bai, banaka aurkeztu behar dira bakoitza bere egilearen datuekin, sobre batean, Herritarren Harrera Zerbitzuan.