Txikitako istorio eta anekdotak gogoratzeko edozein tarte izaten da ona, eta «Biteriko unibertsitatean» ikasi zutenek ondo dakite hori. Urtero elkartzen dira bapo bazkaldu eta kontu zaharrak gogora
ekartzeko. Orain egun gutxi jarri zuten zita: Plaza Berrin elkartu ziren animatu ziren 57 emakumeak eta Zumardi jatetxean bazkaldu zuten.