Euskara Ari Du egitasmoa bete-betean da. Bi hitzaldi izan berri dira aste honetan, eta datozenerako bi antolatu dituzte. Astelehenean Estitxu Eizagirre eta Garbiñe Petriatik hitz egingo dute euskaldunen hizkuntza eskubide eta jokabideen inguruan. Ostegunean berriz, Lore Agirrek, Jakin aldizkariko zuzendariak azalduko du, Euskahalduntzea zergatik eta zertarako lortu behar den. Bi hitzaldi hauek Biterin izango dira, 19:00etan.
Larunbatean berriz, tailerra antolatu dute, TELP estrategia eta baliabideen inguruan. Bertan landuko dute nola eutsi euskarari lagunartean, erosketak egitean, familian...
Indar proba, larunbatetik
Datorren larunbatean emango zaio hasiera, baita era, Indar Probari. Sei asteko egitasmoa izango da, eta helburua da, herritarrek, elkarteek eta taldeek konpromisoa hartzea, gutxienez astebetez, euskeraz egiteko. Urriaren 15etik azaroaren 26ra bitarteko sei aste horietan. Prentsaurrean azaldu zuten: «euskaldunek eutsi egin behar diote euskerari, ahal duten guztietan euskeraz eginez. Ulertu baina hitz egiteko gai ez direnak, ulertzen saiatzea nahi dugu; eta ulertzen ez duenari, pazientziaz entzuteko eskatuko diogu, eta gero eskatzeko argibide gehiago berak ulertzen duen hizkuntzan».
Izen ematea, zabalik
Egitasmoan parte hartu nahi duten taldeek, elkarteek... izena eman dezakete urriaren 14a bitartean. Izen ematearekin konpromisioa hartuko dute, astebetean euskeraz egiteko. Hainbat aukera jarri dituzte: dobera@dobera.eus, euskaraaridu@gmail.com, euskaraariduhernani@gmail.com; 943 33 27 99 (Dobera edo 943 55 78 01 (AEK); edo Dobera edo AEKn.