Tailerraren bigarren saioa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Aurreko asteartean egin zuten aurreneko saioa, Feminismoa eta filosofia tailerraren barruan, eta datorren asteartean, hilaren 11n, izango da bigarrena. Elisa Palaciosek, Equala aholkularitzako filosofoak, eskainiko du bigarren saio hori ere, gaztelaniaz. Kultur etxean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Hirugarren saio bat ere egin­go dute, urriaren 18an, toki eta ordu berean..

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!