Iparragirre Sagardotegian Ate Irekien jardunaldia antolatu dute igandean. Bigarren edizioa izango da, eta «joan den urteko esperientzia ederrak errepikatzera» animatu nahi dituzte herritarrak. Helburua da sagardoaren elaborazioaren prozesua ezagutzea: sagarra bildu, sagarro jo, muztioa dastatu... Familia eta kuadrilei zuzendutako ekimena da; debalde, 12:00etan hasita. Izena emateko: 943 55 03 28 edo iparragirre.com.