Musika tailerrean lekua, txikienentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 7a, 02:00

Kaxko elkarteak antolatutako Estimulazio musi­kal goiztiarra tai­lerrak arrakasta izan du.  As­te­artean egin zuten aurreneko saioa 0-3 urte bitarteko ume eta ha­uen senideekin: guraso, aiton-amona... 10:45 eta 11:45 artean iza­ten da, eta 15 familientzako lekua zegoela jakinarazi zuten ha­siera batean. Astearteko esperientziaren ostean, ordea, gehiagorentzako lekua badagoela uste dute. Beraz, herritarrak animatu nahi dituzte izena ematera:  608 19 37 01/info@musikhazi.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!