Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Hernanin, ustez bikote ohia sexualki erasotzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 7a, 02:00

Astelehen arratsaldean gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Hernanin, ustez neskalagun ohia sexualki erasotzeagatik. Ertzaintzak azaldu duenez, gertaera gizonezkoaren etxean izan zen: «bikote ohia gizonezkoaren etxera joan zen bisitan eta ustez,  tarte horretan, gizonezkoak sexualki erasotu zuen emakumea, indarra erabilita. Emakumea Er­tzain etxera gerturatu zen handik ateratzean, gertatutakoa sala­tzera. Ondoren Donostiako Ospitalera eraman zuten, forenseek aztertu zezaten».
Ertzaintzak ustezko eraso­tzailea atxilotu zuen segidan,  sexu erasoa eta genero indarkeria leporatuta. Herenegun utzi zuten epailearen esku eta honek espetxeratzeko agindua eman zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!