Mendiriz Mendi elkarteak batzarra deitu du urriaren 11rako, asteartea, 2017ko irteeren egutegia finkatzeko; 20:00etan izango da, elkartearen bulegoan. Bestalde, zehaztu ditu hurrengo irteeraren eguna eta lekua: datorren igandean (hilak 16) joango dira Lizarraga, Treku eta Lezaunera. Goizeko 07:30etan aterako dira Atsegindegitik. Prezioa: 11 euro bazkideak eta 14 bazkide ez direnak. Izena ostegun, ostiral eta astelehenetan eman behar da, elkarteko bulegoan.