Bakailu Astearen barruan tailerrak ere izango dira aurten. Bakailua modu ezberdinetara sukaldatzen ikasteko aukera izango da Basque Culinary Centerreko sukaldari baten eskutik. Bi ikastaro antolatu dituzte, urriaren 13an eta 14an. Bi ordu eta erdiko iraupena izango dute ikastaroek, 18:00etatik 20:30etara.
Ikastaroa debalde da, Basque Culinary Centerren ekarpena baita. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Horretarako: 943 33 70 28 (goizetan), gurutze-a@hernani.eus edo turismoa@hernani.eus. Gehienez 16 lagunentzako lekua dago, eta ezinbesteko baldintza da izena banaka ematea. Jende gehiagok emango balu izena, zozketa egingo litzateke urriaren 11n, Biterin, goizeko 11:30etan.