Hassanna Aaliari errefuxiatu politiko estatusa onartu dio Auzitegi Nazionalak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 6a, 02:00

Bost urte behar izan ditu Ha­ssana Aalia aktibista sa­harar­rak asilo eskubidea lortzeko. Atzo pren­tsaurrekoa eman zuen CEAR Euskadirekin ba­ter­a, eta bertan azaldu zue­nez, Espainiako Au­zi­tegi Na­zio­nalak asilo babesa ai­tortu dio. Au­zi­tegi Na­zio­nalaren esanetan, zu­zen­bidearen kon­trakoa izan zen Aaliak Ra­bateko auzitegi militarrean izan zuen prozesua. Era be­rean, Au­zitegi Nazionalak le­gez ka­n­po­tzat jo du Es­pai­niako Barne Mi­nis­terioak Aalia kan­poratzeko eman zuen ebazpena. Espai­niako Gober­nuak 30 eguneko epea du orain helegitea aurkezteko.
Aalia oso pozik agertu zen atzoko agerraldian: «eten­gabeko borroka izan da, eta azkenean lortu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiet bidean lagundu dida­tenei. Denon garaipena izan da, baina bereziki Gdeim Izikeko preso politikoena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!